miércoles, 28 de febrero de 2007

Artista baten kontraesanak


Van Gogh artista oso ezaguna da eta bere obra ikusten dugunean normalean espero dugu bere betiko kolore alaiak eta forma bihurgunetsoak ikustea. Bere lore ederrak ikustean, bere erretratu malenkoniotsuak ikustean edo bizitzaz eta kolorez betetako paisaiak ikustean batek pentsatu dezake artista honen bizitza alaia izan zela baina gauzak oso desberdinak izan ziren berarentzat. Inguruko pertsonez bizitzaz kezkatua, lagunen laguntza bilatu nahian, pertsona triste eta bakartia izan zen. Sentimendu horiek askotan islatzen dira bere obretan baina bere obra esanguratsuenetan hori ez dugu beti ikusten.


Irudi hau izan daiteke horren adibide bat. 1889.ean margoturiko Gari zelaia altzifrekin natura alaia eta koloretsua ikusten dugu, bere hori, berde, malba, gorri eta zuriekin. Zeruan bere espiral famatuak agertzen dira, fazeta izenarekin ezagutzen direla. Baina paisai hau Saint Remiko sanatorioko ondoko paisaia da, artistaren osasuna ona ez zenean.

No hay comentarios: