lunes, 16 de abril de 2007

Frida Kahlo: artista hautsi baten lana









Frida Kahlok artista gutxi bezala errepresentatzen du surrealismoko mundua. Dena den, bere kasua berezia da, beste artistengan paranoia dena bere kasuan benetako minei eta sentimendu garratzei erantzuna ematen die.







Emakume honek istripu larri baten ondoren margotzeari ekin zion eta bere mihisetan bere sentimenduak, beldurrak eta frustrazioak irudikatzen du autore gutxi egiten duten sakontasunaz eta hizkuntza sinple eta zuzenak: bere gorputza minduta, bere zailtasunak ibiltzeko, bere amatasuneko antsia frustratua. Obra guztietan mina hori oso nabaria da odolez zikintzen diren irudi batzuekin.

Hauekin batera bere herrialdekiko maitasuna ozenki aldarrikatzen du: Mexiko eta honek inplikatzen duen guztia: indigenismoa, landaretza eta fauna berezia, sinismena erlijioso sakonak, erlijio eta surperstizio nahasketa direla. Bere obretan konbinatzen dira Guadalupeko birjina, jainko-jainkosa aztekak eta heriotzako kultua. Hau guztiaren testigua den emakume hau indigena bat bezala islatzen da, natura berezi batean, aberez inguraturik eta artisautzako bitxiekin ornituta.

Bere inguruan agertzen dira ere bere bizitzako izan ziren pertsonak: bere familiakoak, bere amoranteak eta Diego, Diego Rivera margolari handia, bere senarra. Elefantea eta usoa bezala deitzen zuten bikotea haien arteko desberdintasuna horren nabaria zen eta. Askotan ikusten ditugu haien aurpegiak besteen lanetan, elkarlaneko eta konplizitateko sinbolo bezala.

Gorputz fragileko emakume honek indarrez beteriko obra bat utzi zigun, bere bizitza gogoratzeko, bere herriko kultura babesteko. Kolorez beteriko forma ondo mugatuak, teknika oso prezisoz egindak baina beste gauza guztien gainetik sentimenduz kargaturik.
Oharra: Irudi guztietan bideo bat ikusteko aukera duzue. Frida Kahlo-ren lana gustokoa baldin baduzue ez galdu!

lunes, 9 de abril de 2007

Garai modernoen eraginak: Pop Art



Abangoardietako kapitulu bereia okupatzen du Andy Warhol-ek sortutako Pop Art. Artista honekin modan jarri ziren tresna arruntak, eguneroko bizitzako elementuak, polaroid argazkiak, batzutan sinpletasun osoz errepresentatuak, beste batzutan kolore anitz eta psikodelikoekin. Era batean edo bestean, arte honek gizarteko aldaketetako testigantza eman nahi du.






Teknikoki artistak oso lan desberdina egiten dute eta arteko arlo guztietan aurki ditzakegu honen adibideak: pintura, eskultura, argazkilaritza, etab. Denek dute amankomunean eguneroko tresnen irudikapena, publizitateko hizkuntza eta formen sinplifikazioa.






Materialak modernoak izaten dira ere, askotan akrilikoak. Irudietan batzutan material desberdinak txertatzen dira. Lerroek protagonismo handia hartzen dute, gauzak mugatzeko, profilak ondo definituz eta desberdinduz, komiki bezalako eszenak egiten dira, askotan hitzak eta dena irudikatzen dutela.






Arte honen helburua ulertzeko erreza izan daiteken zerbait errepresentatzea da. Artista nagusien artean Warhol, Lichtenstein, Rosenquist, Oldemburg, Wesselman, eta beste izen asko aipa daitezke. Sarrera honetako irudietan aukera duzue Youtube-ko bideo pare bat ikusteko abangoardia honetako obra anitzekin.

viernes, 6 de abril de 2007

Op-arteko kapritxoak






1945 ondoren abangoardiako arteko zentroa Estatu Batuetara mugitu zen. Lan oso desberdinak egiten dira eta hauen artean Op-art da hauetako bat.






Op-arteko artista ezagunena Victor Vasarely da. Berak zioenez, arteak ez du natura kopiatu behar, horretarako natura bera dagoelako eta baita mihiseak ez du obra mugatu behar. Horrela, bere konposaketetan bolumeneko efekto ikaragarriak lortuko ditu, askotan oso era sinple batean egindako irudien errepikapenaren bitartez.






Bere obretan mugimendua eta bolumena bi konstante dira. Askotan efektu optiko horiek ezinezkoak diren irudi batzuetara eramaten dute ere. Gehienetan lauki edo zirkuluen konbinaketaz "arkitektura" batzuk eraikitzen du.






Lan hauek, gehienetan (salbuespenak salbu) abstraktoak izaten dira eta destakatuena izaten da haien kolorea edo kolore gutxi batzuen konbinaketa eta errepikapena.






Irudi honetan klik eginez Vasaralyren erakusketa bateko bideoa ikus dezakezue.

jueves, 5 de abril de 2007

Magritte edo hau ez da ematen duena



Surrealisten artean batzuk marrazkiaren aldekoak dira, Dalí-ren kasua bezala. Magritte belgiarra da joera horretako beste adibide bat. Bere obra batzuk sinple badirudi ere beti dago eromeneko puntu bat guztietan. Serie desberdinak ditu, bonbindun gizonekin, aurpegi estaliekin, lebitatzen duten arrokekin, irudiak irudiaren barruan, hodeiak forma sugerenteekin, etab.


Mundu pertsonal honek joku handia ematen du muntaiak egiteko horrela milaka gauza aurki ditzakezue You Tube bakarrik bere izena sartzearekin. Hemen saiatu naiz bat txertatzen, ea ondo ateratzen zaidan!